XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nagusiaren galde eginik, emakume batentzako aukerako erregalu baten bila zebilela esan zion.

Era guztietako bitxiak atera zizkion berehala, atsegin litzaiokeena aukera zezan.

Unanuek eraztun bat begiz jo zuen eta hitz laburrez bitxizaleari esan: - Hauxe, eraztun hauxe behar dut. Zenbat balio du?.

- Garestitxoa bereizi duzu erantzun zion dendariak sal-neurria bere gordintasunean esateko beldurtuxe bezala, harrieder garestienez eta diamanterik disdirakorrenez apaindurik baitago.

- Eraztuna bera ere urre garbi-garbia da.

- Baina, zenbatean jartzen didazu? - Sal-neurriak izutuko zaitu baina... uste dut merezi duela.

@- Ni ez nau behin ere sal-neurriak izutu.

- Dirua nahi beste badaukat eta gastatzeak ez dit minik egiten.

- Beraz, esan zenbat balio duen.

- Miloi erdi bat egin beharko, bada, jauna.

- Ez nuen uste hain garesti izan zitekeenik.

- Alabaina, ez naiz izutu eskuetan erabilki: Izan ere balio izatekoa da.

- Honen edertasuna! Zuk diozun bezala, uste dut merezi duela.

- Beraz, jarriko dizut, ezta? - Bai, gizona, ez nago hau gabe joatekotan! Alabaina, hainbeste gastatzeko asmotan ez naiz etorri eta karteran berrehun mila besterik ez dauzkat....

- Gauzatxo bat egin dezakegu, ordea, baldin ongi baderitzazu.

- Zerorrek esango duzu.